erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

Amezketako San Bartolome parrokiako nabe nagusia, Santu guztien eguneko elizkizunetan (Gipuzkoa)

Amezketako San Bartolome parrokiako nabe nagusia, Santu guztien eguneko elizkizunetan (Gipuzkoa)

informazio gehiago

Euskonews Aldizkaria:

Auñamendi Entziklopedia:

00103321

Parrokiako nabe nagusia eta erretaula. Argazkia, nabe horretako pasillo nagusiaren atzealdetik egin da. Irudiaren goialdean, elizaren eskubiko leihoetatik sartzen diren eguzki-izpiak bereizi daitezke, iluntasuna argituz. Elizako nabea hilerri bat dirudi ("Zementeriua"), 160 baino hilobi gehiago ilaran jarrita baitaude pasillo nagusiaren alboetan. Hilobi guztiak, burdin uztai bat duten haritz edo gaztainondo egurrezko tapa batez estalita daude. Hilobi bakoitza, herriko enbor-etxe ezagunenetariko bati dagokio. Hilobi (edo "yarleku") bakoitzaren gainean, dagokion belaunaulkia ipintzen da eta, bere ondoan, argizaiola. Familia bakoitzeko emakume bat da normalean, bere zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen dena. Izan ere, argakian emakume asko ikus daitezke, belaunaulkietan eserita edo belaunikatuta. Tenpluaren ilunpea, belaunaulkien ondoan dauden argizaiolen sugarrek argitzen dute. Nahiz eta argizaiolak igandero piztu, bi dira momentu benetan bereziak: Santu guztien eguna (azaroak 1ean) eta Hildako Fidelen eguan (azaroak 2an). Nabarmengarria da ere, Amezketa dela argizaiolak erabiltzen jarraitzen duen Euskal Herriko herri gutxienetakoa. Argizaiola, itxura antropomorfa duen taula bat da (burua, besoak eta hankak sumatu daitezke). Irudiak ditu zizelkatuta eta, egurraren inguruan, argizarizko metxa luze bat dauka kiribilduta. Muki hau piztu egiten da eta, argizariaren goialdea itzaltzen den einean, hedatu egiten da. Azkenik, nabearen bukaeran dagoen erretaula aipatzea ezinbestekoa da. Erretaula barrokoa da, zutabe salomondarrez banatuta dagoena. Horma-hobi bakoitzean irudi bat agertzen da: San Bartolome, San Pedro, San Pablo, Santiago, San Joakin eta absidean dagoen Santa Ana.

1998/11/1

AMEZKETA

Javier Juanes

5292 x 3503 pixels

Kudeatutako Eskubideak

antzeko irudiak topatzeko irizpideak

saila: > Etnografia eta folklorea > Jai eta ospakizunak > Bestelakoak

egilea: Javier Juanes

toponimoa: > GIPUZKOA > AMEZKETA > AMEZKETA

hitzak:   Amezketa   Amézqueta   Gipuzkoa   Guipúzcoa   Euskadi   Euskal Herria   País Vasco   Tolosaldea   ospakizuna   erlijioa   erlijiosoa   meza   ohitura   erritua   hilobi-   Guztiak   Santuak   Fidelak   hildakoa   hila   heriotza   familia   familiartekoa   arbasoa   hilobia   argizaiola   museoa   sua   etxea   biribilkia   argizaria   pospoloa   kandela   zutargia   metxa   muturra   gurutzea   inskripzioa   haritza   erkametza   ametza   euskera   euskara   eliztarra   eliza   parrokia   San Bartolome   atrioa   erretaula   lauza   korua   izpia   eguzkia   eskailera   etnografia   aulkia   belaunaulkia   taula   antropomorfoa   1   2   bat   bi   azaroa   2008   udazkena

formatua:  horizontala

beste irizpideak:  Kolorea

bilaketa zehatza

Hauen arabera bila daiteke: gako-hitza, kontzeptua, irudien zenbakia, argazkilaria...

 
bildumak
Royalty Free
Kudeatutako Eskubideak
Toponimoak
Bat ere ez
lekua aukeratu
sailak
beste irizpideak
horizontala
panoramika
bertikala
karratua
oso bertikala
emaitza orrialdeko