00103328
Belaunaulkien atzean zutik dauden emakume batzuen irudia. Kontrargiko irudia da, alde ilunak eta argiztatutak dituenak. Argi hori, leihoetatik sartzen diren izpiek edo argizaiolen sugarrek ematen dute. Argi eta itzalen arteko joku bat sortzen da, lurreko egurrean argi ikusten dena. Ikusi daitekeen bezala, emakume bakoitza bere familiaren hilobiaren gainean dago kokatuta. Izan ere, beraiek dira familiako hilobiaren zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen direnak. Argizaiolen presentzia nabarmengarria da, ia eliza guztietatik desagertu baitira. Izan ere, Amezketa da argizaiolak erabiltzen jarraitzen duen Euskal Herriko herri gutxienetako bat. Nahiz eta igande guztietan piztu, bi dira momentu bereziak: Santu Guztien Eguneko ospakizunak (azaroak 1ean) eta Hildako Fidelen Eguna (azaroak 2an). Argizaiola, itxura antropomorfa duen taula bat da (burua, besoak eta hankak sumatu daitezke). Irudiak ditu zizelkatuta eta, egurraren inguruan, argizarizko metxa luze bat dauka kiribilduta. Muki hau piztu egiten da eta, argizariaren goialdea itzaltzen den einean, hedatu egiten da. Argizaiolen eta belaunaulkien kokapena ezanguratsua da ere. Elizako nabea hilerri bat dirudi ("Zementeriua"), 160 baino hilobi gehiago ilaran jarrita baitaude pasillo nagusiaren alboetan. Hilobi guztiak, burdin uztai bat duten haritz edo gaztainondo egurrezko tapa batez estalita daude. Martin Zubillaga parrokoaren iritziz, egur hori "ametza" da, haritzaren aldaera bat. Izan ere, herriaren izena hitz horretatik etortzea gerta daiteke.
1998/11/1
AMEZKETA
3529 x 5314 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Etnografia eta folklorea > Jai eta ospakizunak > Bestelakoak
egilea: Javier Juanes
toponimoa: > GIPUZKOA > AMEZKETA > AMEZKETA
hitzak: Amezketa Amézqueta Gipuzkoa Guipúzcoa Euskadi Euskal Herria País Vasco Tolosaldea ospakizuna erlijioa erlijiosoa meza ohitura erritua hilobi- Guztiak Santuak Fidelak hildakoa hila heriotza familia familiartekoa arbasoa hilobia argizaiola museoa sua etxea biribilkia argizaria pospoloa kandela zutargia metxa muturra gurutzea inskripzioa haritza erkametza ametza euskera euskara eliztarra eliza parrokia San Bartolome atrioa erretaula lauza korua izpia eguzkia eskailera etnografia aulkia belaunaulkia taula antropomorfoa 1 2 bat bi azaroa 2008 udazkena Martín Zubillaga
formatua: bertikala
beste irizpideak: Kolorea