00104098
Elizaren kanpoko bista. Oinplano karratua eta lau isurkiko teilatua dituen dorrea nabarmentzen da. Kanpai batez errematatuta dago. Fustea gorputz ezberdinetan banatuta dago inposten bidez. Bere hormak harlangaitzezkoak dira, baina eskantzuak harlanduzkoak. Goialdean kanpandorrea dago. Erdi-puntuko arkuen barruan kanpaiak ikus daitezke. Dorreari atxikita, oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko teilatu dituen nabea dago. Bere horma batean portada dago. Pilastretan bermatutako erdi-puntuko bi arkuez osatuta dago. Atearen gainean dagoen armarria nabarmengarria da. Azkenik, nabea estaltzen duen teilatuaren teilatu-hegalaren azpian dauden mentsulak aipatu beharra dago.
2008/4/12
BASABE
3648 x 2736 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Erlijio-arkitektura
egilea: Gaizka Garamendi
toponimoa: > ÁLAVA-ARABA > VALDEGOVÍA > BASABE
hitzak: Basabe Gaubea Valdegovía Álava-Araba eraikuntza arkitektura Andre Maria Eliza parrokiala eliza Andre Maria fatxada harria harlangaitza dorrea kanpandorrea kanpaia arkua erdi-puntua erlojua portada nabea armarria mentsula luzitu
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea