Euskonews Aldizkaria:
Auñamendi Entziklopedia:
00018108
Errotaren barnealdea. Harrizko hormak dituen pasillo estu eta altu bat ikusten da, kanoi-ganga batez estalita dagoena. Gune hidrauliko hau osatzen duten burdinola eta errotek, Giltzaiturri edo "Manterola-erreka" eta Gaztaindizabal edo "Mendi-erreka" ibaien urak erabiltzen zituzten bere lanak egiteko. Agorregi gunea, XVIII. mendean Laurgain jauregiko jaunak eraikitako instalazioez osatuta dago (burdinola bat eta zenbait errota). XV. mendeko beste burdinola zegoen lekuan eraiki ziren. Lanak Francisco de Ibero arkitektoak egin zituen eta bera izan zen, ibaien baliabide hidraulikoak hoberen aprobetxatzea ahaleginduko zuten, ubide, presa eta biltegien diseinuaren arduraduna. Antepara eta ur-biltegiak altuera ezberdineko mailetan zeuden kokatuta, ura behin eta berriz erabili ahal izateko. Horrela burdinolak, gero beste burdinola txikiagoetan forjatu egingo ziren burdin totxoak lortzen zituen eta errotek berriz, irina egiten zuten, gari eta arto aleak ehotuz.
1980/10/25
AIA
3577 x 5362 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Antxon Aguirre Sorondo
toponimoa: > GIPUZKOA > AIA > AIA
hitzak: Aia Gipuzkoa Agorregi errota arkitektura pasillo harria ganga kanoi ura ibaia Laurgain Manterola Mendi Giltzaiturri Gaztaindizabal burdinola Francisco de Ibero
formatua: bertikala
beste irizpideak: Kolorea