erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

Aiako Agorregi gune hidraulikoa (Gipuzkoa)

00018114

Laurgain auzoan kokatuta dagoen guneko eraikuntza batzuen irudia. Lehen planoan, hormetan erdi-puntuko bi arku dituen harrizko eraikuntza bat altxatzen da. Burdinola da. Eraikuntzaren gainean ubide bat dago. Izan ere, ur zorrotada bat goitik lurrera dario. Fatxadaren kontra errotarri batzuk ikus daitezke. Bai burdinola honek eta bai errotek ere, Giltzaiturri edo "Manterola-erreka" eta Gaztaindizabal edo "Mendi-erreka" ibaien urak erabiltzen zituzten bere lanak egiteko. Agorregi gunea, XVIII. mendean Laurgain jauregiko jaunak eraikitako instalazioez osatuta dago (burdinola bat eta zenbait errota). XV. mendeko beste burdinola zegoen lekuan eraiki ziren. Lanak Francisco de Ibero arkitektoak egin zituen eta bera izan zen, ibaien baliabide hidraulikoak hoberen aprobetxatzea ahaleginduko zuten, ubide, presa eta biltegien diseinuaren arduraduna. Antepara eta ur-biltegiak altuera ezberdineko mailetan zeuden kokatuta, ura behin eta berriz erabili ahal izateko. Horrela burdinolak, gero beste burdinola txikiagoetan forjatu egingo ziren burdin totxoak lortzen zituen eta errotek berriz, irina egiten zuten, gari eta arto aleak ehotuz.

1997/2/7

AIA

Antxon Aguirre Sorondo

5395 x 3517 pixels

Kudeatutako Eskubideak

antzeko irudiak topatzeko irizpideak

saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila

egilea: Antxon Aguirre Sorondo

toponimoa: > GIPUZKOA > AIA > AIA

hitzak:   Aia   Gipuzkoa   Agorregi   errota   arkitektura   eraikuntza   harria   fatxada   arkua   erdi-puntua   errotarria   ura   ibaia   Laurgain   Manterola   Mendi   Giltzaiturri   Gaztaindizabal   ubidea   zorrotada   burdinola   Francisco de Ibero

formatua:  horizontala

beste irizpideak:  Kolorea

bilaketa zehatza

Hauen arabera bila daiteke: gako-hitza, kontzeptua, irudien zenbakia, argazkilaria...

 
bildumak
Royalty Free
Kudeatutako Eskubideak
Toponimoak
Bat ere ez
lekua aukeratu
sailak
beste irizpideak
horizontala
panoramika
bertikala
karratua
oso bertikala
emaitza orrialdeko