Euskonews Aldizkaria:
Auñamendi Entziklopedia:
00018120
Burdinolaren barnealdea. Gazte batek, gori dagoen metalezko pieza bat eusten du. Burdinolak lanean aritzeko Giltzaiturri edo "Manterola-erreka" eta Gaztaindizabal edo "Mendi-erreka" ibaien urak erabiltzen zituenak. Burdinola, etxeko beharrak betetzeko erabili zen. Agorregi gunea, XVIII. mendean Laurgain jauregiko jaunak eraikitako instalazioez osatuta dago (burdinola bat eta zenbait errota). XV. mendeko beste burdinola zegoen lekuan eraiki ziren. Lanak Francisco de Ibero arkitektoak egin zituen eta bera izan zen, ibaien baliabide hidraulikoak hoberen aprobetxatzea ahaleginduko zuten, ubide, presa eta biltegien diseinuaren arduraduna. Antepara eta ur-biltegiak altuera ezberdineko mailetan zeuden kokatuta, ura behin eta berriz erabili ahal izateko. Horrela burdinolak, gero beste burdinola txikiagoetan forjatu egingo ziren burdin totxoak lortzen zituen eta errotek berriz, irina egiten zuten, gari eta arto aleak ehotuz.
2000/11/28
AIA
5432 x 3572 pixels
Kudeatutako Eskubideak
saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila
egilea: Antxon Aguirre Sorondo
toponimoa: > GIPUZKOA > AIA > AIA
hitzak: Aia Gipuzkoa Agorregi errota arkitektura ura ibaia Laurgain Manterola Mendi Giltzaiturri Gaztaindizabal gizona gaztea goria burdinola Francisco de Ibero
formatua: horizontala
beste irizpideak: Kolorea