erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

Echanoko San Pedro ad Víncula Ermitako portada Olorizen (Nafarroa)

Echanoko San Pedro ad Víncula Ermitako portada Olorizen (Nafarroa)

informazio gehiago

Auñamendi Entziklopedia:

00034986

Eraikuntzaren iparraldeko aldean kokatuta dagoen ermitaren bi portadetako baten xehetasuna. XII. mendeko bukaeran egindako erromaniko estiloko eraikina da. Portada txaranbelduta, erdi-puntuko zazpi arkiboltez osatuta dago. Horietako sei oso ornatuta daude eta, bestea, kanpokoa, leuna da eta hauts-babes baten funtzioa dauka. Arkibolten dekorazioari dagokionez, irudi ezberdinak ikus daitezke. Lehenengo arkiboltan hogeita bi arrano irudikatu dira. Bigarrenean, erdian gurutzeak dituzten irudi biribilak daude. Hirugarrenean, alderatziz dauden erronboak ikus daitezke. Laugarren arkibolta aipagarria da. Bertan, Jano (erromatarren jainko mitologikoa) bi buruekin irudikatuta dago. Bere ondoan, maskara bat eta beste hogeita hiru pertsonai agertzen dira musika instrumentuak jotzen eta bazkariaz gozatzen. Bostgarren arkiboltan loreak irudikatu dira eta, seigarrenean, fruituen antza duten elementuak. Arkibolta guztiak, sei abakoetan bermatuta daude. Hauen azpian, zutabe eta pilastren kapitelak ikus daitezke. Kapitelak, landa-motiboekin eta eszena ezberdinekin (zaldunak eta beste pertsonaiak) ornatuta daude. Aldiz, arkibolten azpian eta ateburuaren gainean dagoen tinpanoa leuna da. Azkenik, portada babesten duen teilatutxoaren azpian dauden hamar hagaburutxoak nabarmentzen dira. Bertan, irudi zoomorfo eta antropomorfoak ikus daitezke.

OLORIZ

Archivo Sahats

2466 x 1855 pixels

Kudeatutako Eskubideak

antzeko irudiak topatzeko irizpideak

saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Osagai arkitektonikoak

egilea: Archivo Sahats

toponimoa: > NAVARRA > OLÓRIZ > OLORIZ

hitzak:   Oloriz   Navarra   Echanoko San Pedro ad Vínculo ermita   Echano   ermita   eraikuntza   arkitektura   harria   portada   erromanikoa   XII   hamabi   arkibolta   arkua   erdi-puntua   erlibea   abakoa   kapitela   zutabea   pilastra   zoomorfoa   antropomorfoa   arranoa   lorea   Jano   maskara   mitologia   erronboa   hauts-babesa   zalduna   teilatutxoa   hagaburutxoa   tinpanoa

formatua:  horizontala

beste irizpideak:  Kolorea

bilaketa zehatza

Hauen arabera bila daiteke: gako-hitza, kontzeptua, irudien zenbakia, argazkilaria...

 
bildumak
Royalty Free
Kudeatutako Eskubideak
Toponimoak
Bat ere ez
lekua aukeratu
sailak
beste irizpideak
horizontala
panoramika
bertikala
karratua
oso bertikala
emaitza orrialdeko