erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

Baionako Bonnat museoaren kanpoaldea (Lapurdi)

Baionako Bonnat museoaren kanpoaldea (Lapurdi)

informazio gehiago

Auñamendi Entziklopedia:

00042255

Museoaren kanpoko fatxadaren xehetasuna. XIX mendearen bukaeran eraikitako eraikuntza da, Petit-Bayonne auzoan dagoena. Planckaert arkitektoak asmatutako eraikin hau, XXgarren mendeko hasierako estilo arkitektonikoari jarraitzen dio. Bere eraikuntzan erabilitako materiala harlanduzko harria izan da. Fatxadako goiko gorputza, oso ondo bereiztuta dauden bi gorputzetan zatitzen da. Ezkerrean, harrizko balaustrada duen balkoi bat ikusten da. Alboetan, bolutak dituen kapitala duten zutabe bikoitzak ditu. Bao zuzen bat balkoira irteten da. Ateak, ornatuta dauden bi fuste ditu alboetan eta, gainean, irudi batez hautsita dagoen triangelu-formako frontoi bat. Frontoiaren gainean okulu bat dago. Erdi-puntuko arku batek, gorputz osoa errematatzen du. Eskuineko gorputzan, alboetan bi fuste ornatu dituen bao bat dago. Baoaren azpian, bi zatitan banatuta dagoen harrizko balaustrada ikus daiteke. Erditik, masta bat irteten da. Ateburuaren erditik dekorazio-mentsula bat irteten da eta, gorago dagoen harrizko azalera bateraino luzatzen da. Bertan, museoaren izena zizelkatu da: "Musée Bonnat". Bolutez errematatuta dauden bi pilastra daude erdiko gorputzaren alboetan. Bere ondoan (eskuinean eta ezkerrean), txirla batez koroatuta dauden bi horma-hobi daude. Barruan, lehoi bat erliebean duten harrizko mentsulen gainean, emakumeak irudikatzen dituzten bi eskultura daude. Horma-hobi baoitzaren gainean harrizko plaka huts bat dago. Azpian, girlanda bat dute alde batetik bestera zintzilik. Irudiaren behealdean, lehenengo pisuko zati bat ikusten da. Harrizko mentsula handietan bermatuta dauden erlaitz batek bi altuerak bereizten ditu.

1998/9/5

BAIONA

Javier Juanes

5414 x 3521 pixels

Kudeatutako Eskubideak

antzeko irudiak topatzeko irizpideak

saila: > Artea > Arte plastikoak > Arkitektura > Arkitektura zibila

egilea: Javier Juanes

toponimoa: > LAPURDI > BAIONA

hitzak:   Baiona   Bayona   Baionne   Lapurdi   Iparralde   Bonnat   museoa   musée   artea   koadroa   margoa   eskultura   eskola   espainiarra   frantsesa   ingelesa   eraikuntza   arkitektura   fatxada   harria   harlandua   inskripzioa   girlanda   balaustrada   horma-hobia   txirla   eskultura   mentsula   pilastra   boluta   fustea   lehoia   Planckaert   Petit-Bayonne   kanpoaldea   frontoia   okulua   erlaitza

formatua:  horizontala

beste irizpideak:  Kolorea

bilaketa zehatza

Hauen arabera bila daiteke: gako-hitza, kontzeptua, irudien zenbakia, argazkilaria...

 
bildumak
Royalty Free
Kudeatutako Eskubideak
Toponimoak
Bat ere ez
lekua aukeratu
sailak
beste irizpideak
horizontala
panoramika
bertikala
karratua
oso bertikala
emaitza orrialdeko