erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

argazkilariak

atzera

3digitala eta argazkilariak

3digitala Euskal Herriari buruzko argazki bilduma handiena dugu. Baina gure asmoa berau hazten ikustea da, alor honetan ezinbesteko eredu bilakatu arte. Horretarako, gure lurra, ohiturak, paisajeak, folklorea, jendea... islatu duten hainbat argazkilariekin akordioak erdietsi ditugu. Horien laguntzari esker, milaka argazki ditugu digitalizazio eta katalogazio prozesuan, jada web orrialdean ikus daitezkeen beste 20.000 horiek ere kontutan hartu gabe. Irudi bakoitzak bere fitxa dauka honako hauek azalduz: deskribapena, egilea, data, lekua eta lotutako gaiak; gainera Auñamendi entziklopediara eta Euskonews aldizkarira loturak eskaintzen dira informazio gehigarria eskuratzearren.

Gure lana bideratzeko zure laguntza ere beharrezkoa zaigu: Euskal Herria ezagutzen duzu, argazkigintza gogoko duzu, hainbat argazki interesgarri daukazu, horiek munduari erakutsi nahi dizkiozu eta -zergatik ez!!- etekina atera nahi diezu, ala ez.

Zuk bidalitako argazki guztiak, gure hautaketa prozesua gainditu ostean 3digitala-n sartuko dira. Bertan bereizmen gutxiko irudiak ikusgai egongo dira gure ur-marka azalean ageri delarik. Argazki horiek bereizmen handiko beste artxibo digitalean gordeta egongo dira horiek erabiltzeko baimenak saltzearren.

Euskal munduari buruzko argazkiak nahi ditugu, historia, etnografia eta/edo artearekin lotutako balio handiko argazkiak alegia.

3digitala-n esku hartzeak dituen abantailak

Zure argazki onenak 3digitala-n erakutsi eta saltzeko aukera eskaintzen dizugu. Honako hauek dira abantailak:

  • Guk geuk digitalizatzen ditugu argazki guztiak, jada formatu digitalean ez badaude.
  • Katalogatu ere egiten ditugu, zuek emandako informazioa abiapuntutzat hartuz; aurretik egina baduzu, zuk egindako katalogazioa gogo onez onartzen dugu.
  • Aparteko irudi bankuan esku hartzeko aukera izango duzu, euskal kultura eta ikus-entzunezko munduan hainbat hedabideetan oihartzuna izanik.
  • Era berean etengabeko bilakaera bizi duen plataforma da gurea. Gure erabiltzaileek diotena entzun nahi dugu eta gure web orrialdea etengabe hobetu, teknologia berrienak erabiliz.
  • Gero eta bisitari eta erabiltzaile gehiago ditugu, zure irudiak eros ditzaketen pertsonak alegia.
  • Zuk aukeratzen duzu baimena mota: Royalty Free edo Kudeatutako Eskubideak.
  • Baimena saltzeak eragindako etekinak banatu egiten dira, zati bat zuretzat eta bestea 3digitalarentzat.

3digitala-ko egilea izan nahi dut

Bidal ezazu mezua info@3digitala.com helbidera zure izena, abizena eta harremanetarako telefonoa, eta azaldu ezazu laburbilduz zer nolako argazki sartu nahi izango zenituzke 3digitala-n, zein garai eta leku azaltzen diren, argazki kopurua, euskarria (diapositibak, digitalak, negatiboak, ...) eta abar. Nahi izanez gero gutxi batzuk bidal ditzakezu (gehienez 10) bereizmen gutxiko formatuan, zure lana nolakoa den ikustearren.

Ahalik eta bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara erantzuna emateko eta, kasuan kasu, prozedura eta baimenari dagokion kontratua nola bideratu azalduko dizugu.

Zure zain gaude,

3digitala-ko taldea.