erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

erosketarako baldintzak

KONTRATAZIOAREN BALDINTZA OROKORRAK

Zerbitzua kontratatu ahal izateko, lehen-lehenik, KONTRATAZIOAREN BALDINTZA OROKORRAK irakurri eta onartu behar dituzu.

KONTRATAZIOAREN BALDINTZA OROKORRAK

Kontratazioko baldintza orokor hauek EUSKO IKASKUNTZAREN EUSKOMEDIA FUNDAZIOAK (aurrerantzean, EUSKOMEDIA) www.3digitala.com webgunearen bidez irudiak eskueran jartzeko eskaintzen dituen zerbitzuen araudi orokorra dira, eta kontratuzko harremana garatuko den zuzenbide-esparrua osatuko dute.

Agiri hau eskuragarri izango da uneoro www.3digitala.com webgunean eta bezeroak nahi duenean inprimatu eta gorde dezake.

ALDERDI KONTRATUGILEEN IDENTIFIKAZIOA

EUSKOMEDIAK eskainitako zerbitzuen kontratazioko baldintza orokor hauek honako alderdiek izenpetzen dituzte: alde batetik, AIPATUTAKO FUNDAZIOAK (Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan erregistratua), G20735296 IFK zenbakiarekin. Eta bestetik, BEZEROAK. Bere datuak bezeroak berak EUSKOMEDIAK horretarako eman dion formularioan idatziz emandakoak dira. Aipatutako formularioan jasotako datu guztiak bezeroak berak sartu ditu zuzenean, eta, beraz, haien egiazkotasunari buruzko ardura osoa, zuzenki eta bakarrik, bezeroarena da.

EUSKOMEDIAK ez dauka zertan bezeroen identitatea egiaztatu, ezta eurei buruz emandako datuen egiazkotasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna ere.

Webgunean emandako zerbitzuetara eta/edo edukietara jo ahal izateko, beharrezkoa da erregistro-formulario batzuk betetzea. Eta horrek, derrigorrean, izaera pertsonaleko oinarrizko zenbait datu ematea eskatzen du.

Atarian dagoen edozein formulario betetzen eta bidaltzen duenean, bezeroak onespena eta baimena ematen du, enpresak, eskatutako izaera pertsonaleko datu horiek jaso eta era automatizatuan erabili ditzan, DATU PERTSONALEN BABESA atalean zehaztutako baldintzen eta helburuen arabera.

EUSKOMEDIAK jakinarazten du jasotako datuak era automatizatuan erabiltzekoak direla, bezeroak jatorritik aurrez espresuki hala onartu eta gero. Datuok harpidetza-formularioetan jasotzen dira, Datuak Babesteko Lege Organikoak (LOPD) eta Informazioko Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzu Legeak (LSSICE) ezarritakoa gordez, bereziki komunikazio komertzialak jasotzeko bezeroaren onespenari dagokionean. Bezeroak espresuki onartu dezake mezu horiek jasotzea, horretarako atarian datuak jasotzeko formulario guztietan egokitutako laukia aktibatuz ("azken berrikuntzen buletina jaso") edo lauki hori ez aktibatzea komunikazio horiek baztertuz gero.

HELBURUA

Baldintza orokor hauen helburua da eskueran jartzeko zerbitzua eskaintzea irudiak eta/edo soinu edo ahots eta irudi artxiboak erabiltzeko baimenaren bidez.

BALDINTZAK ALDATZEA

EUSKOMEDIAK beretzat hartzen du noiznahi eta aurrez jakinarazi gabe kontratazioko baldintza orokor hauek eta bere zerbitzuak aldatzeko eskubidea. Hori bai, aldaketa hauek ez diete eragingo aldaketen data baino lehen hitzartutako kontratazioei.

ERREGISTRO-PROZESUAREN INGURUKO BETEKIZUNAK

Erregistro-prozesuari dagokionez, bezeroak formularioetan sartutako datuen kalitatearen erantzule bakarra bezeroa bera da. Bezeroak onartzen du bere identitateari buruzko datu egiazkoak, zehatzak, indarrean daudenak eta osoak emateko betebeharra ?formularioan eskatzen denaren arabera? eta erregistroko datu guztiak eguneratzekoa, datu horiek egiazkoak, zehatzak eta osoak izaten jarrai dezaten. Horretarako, baldintza orokor hauetan eskainitako helbideetara joko du.

Bezeroak datu faltsuak, okerrak edo osatu gabeak emango balitu, edo EUSKOMEDIAK haien faltsukeria, zehaztasunik eza edo osatze falta susmatzeko arrazoi nahikorik izango balu, eskubidea du sarbidea ukatzeko eta orainean edo etorkizunean ataria eta bertoko edukiak eta zerbitzuak erabiltzen ez uzteko.

ZERBITZUAREN BALDINTZAK

Edukiak eskueran jartzeko zerbitzuei ezarri beharrekoak dira ondorengo baldintzak.

Kontratazio-eredu bakoitzak bere baldintza komertzialak dakartza. Baldintza horiek bezeroaren eskueran izango dira, haien berri izan dezan, kontratazio-prozesuaren aurretik ?nire kontua? eta ?erregistratu? webguneetan eta erabiltzaileentzako informazio komertzialeko ataletan.

Produktu edo zerbitzu bakoitzaren baldintza komertzialak eta, noizbehinka titularrak egin ditzakeen eskaintzak, webgunean dagokien atalean agertzen dira. Beraz, noiznahi kontsultatu, artxibatu edo inprimatu daitezke.

Kasu bakoitzean, bezeroak produktu edo zerbitzu jakin bat aukeratuko du eta dagokion harpidetza-formularioa telematika bidez bidalita gauzatuko du harpidetza.

EGINDAKO TRANSAKZIOEKIN LOTUTAKO MEZUAK GORDETZEARI BURUZKO BETEKIZUNAK

Bi aldeek espresuki konpromisoa hartzen dute bien artean gurutzatutako informazio guztiak gordetzeko, elektronikoki egindako transakzioen froga gisa, gutxienez hamabi hilabeteko epean.

KONTRATUAREN OSAERARI ETA BALIOTASUNARI BURUZKO ARAUAK

Bezeroak ontzat ematen du webgune bakoitzeko ?nire kontua? eta ?erregistratu? orrialdeetan dagoen informazioa eta webgunean eskainitako produktuen eta zerbitzuen deskribapenak, baita kontratazioaren eta kontratu-hobetzearen baldintza orokorrak ere, aski eta nahikoa direla onespena eman edo ez erabakitzerakoan okerrik ez izateko.

Kontratazioko baldintza orokor hauek kontratuaren parte izatera pasako dira bezeroak onespena ematen duenean. Haren baiezkoaren bidez eta dagokion harpidetza-formularioaren bidalketaren bidez agertuko da onespena.

Kontratazio elektronikoa bada, bi aldeek uko egingo diote ohiko sinadurari, eta haren ordez sinadura elektroniko bat bidaliko zaio bezeroari, erabiltzailearen zenbakiarekin eta gakoarekin osatua. Sinadura horri esker bezeroak bere burua identifikatu ahal izango du kontratatu dituen edukiak eta zerbitzuak eskuratu ahal izateko.

Sinadura elektronikoari esker kontratatutako zerbitzu eta produktuetara jo ahal izango du bezeroak. Sinadura kontratua hitzartzearekin batera bidaliko da: hau da, bezeroak ordainketa egin eta berehala.

Une horretatik aurrera kontratua baliozkotzat eta hobetutzat joko da.

Sinadura elektronikoaren erabilpen ona (erabiltzaileak eta kodeak osatzen dute sinadura hori), soilik bezeroaren erantzukizuna da. Erabili ere berak bakarrik erabili dezake eta ezin dezake beste inoren esku utzi.

FORMULARIOAREN BALIOTASUNA, ONARPENAREN FROGA GISA

Bi aldeek espresuki adierazi dute bezeroak harpidetza-formularioa bidaliz onartu duela enpresaren zerbitzu-eskaintza. Modu berean, bezeroak, harpidetza-formularioa modu telematikoan bidaltze hutsarekin oso-osorik eta espresuki onartu ditu baldintza orokor hauek.

EPEAK

Bezeroak harpidetza-formularioa bidali eta hurrengo 24 orduen barruan baieztatuko dio enpresak jaso duela bezeroaren onarpena. Onarpenaren baieztapen hori bidali eta hurrengo 24 orduen barruan berretsiko du bezeroarekin kontratatutako zerbitzua. E-mail bat bidaliko du horretarako (jaso den oharrarekin), eta bertan zehaztuko du zein den bezeroaren sinadura elektronikoa kontratatutako edukietan eta zerbitzuetan sartu ahal izateko identifika dadin.

ORDAINKETA ETA KONTRATU BERRITZEA

Enpresak une horretan indarrean diren tarifak ?­informazio komertzialeko orrietan agertzen direnak? kobratuko dizkio bezeroari eskainitako zerbitzuagatik, bezeroak aukeratu duen ereduan edo eskaintzan zehaztutakoaren arabera. Enpresak tarifa horiek aldatu ditzake, baina bezeroak kontratatzerakoan indarrean zeuden baldintzak errespetatuko ditu, hurrena kontratua berritu arte. Une horretatik aurrera kopuru berria ordaindu beharko du bezeroak. Bezeroak kontratatutako zerbitzuak, harpidetza-formularioan bezeroari aukeran emandako edozein ordainketa-moduren bidez ordainduko dira.

EZ ITZULTZEA

Bezeroak aldez aurretik pagatu ondoren, artxiboak deskargatuz, datu-basera sartuz, oro har webguneko edukietara sartuz komertzializatzen diren enpresako produktuak eta zerbitzuak ez dute berekin ekartzen ordaindutako prezioa itzultzeko eskubidea, behin bezeroak aukeratutako produktua edo zerbitzua eskuratu badu. Ezta atzera egiteko eskubidea ere, berehala kopiatzeko edo erreproduzitzeko aukera ematen duten heinean.

Aurrekoak ez du esan nahi bezeroak uko egiten dionik inongo eskubideri. Besterik gabe, EUSKOMEDIAK jakinaren gainean jartzen du honen inguruan zer xedatzen duten urtarrilaren 15eko 7/1996 txikizkako merkataritza antolatzeko Legeak, eta abenduaren 19ko 47/2002 Legeak, aurrekoaren erreformak.

Honen harian, eta 1906/1999 EDan (honen bidez kontratazio elektronikoa arautzen da baldintza orokorrekin) jasotzen den erresoluzio-eskubideari begira, bezeroak eskubidea dauka zerbitzuak edo produktuak kontratatu aurretik, zerbitzu horien balorazio erreala, pertsonala eta zuzena egiteko, aurretik ikus daitezkeen produktuak direlako.

BEZEROAREN JOKABIDEA

Bezeroak onartzen du ez duela zerbitzua erabiliko legezkoak ez diren helburuetarako.

EUSKOMEDIAK uko egin diezaioke zerbitzua eskaintzeari. Halakoetan, bezeroak aurrez kopururen bat ordaindu badu zerbitzu horiengatik, EUSKOMEDIAK kopuru osoa itzuliko dio bezeroari.

Bezeroak zerbitzuaren erabilpen egokia egingo balu, edo sinadura elektronikoa erabiliko balu edo atarian sartuko balitz kontraturen, legezko oharraren edo erabilpen onaren baldintzetan zehaztutakoa urratuz, enpresari eragindako kalteak ordaintzera behartuta dago. Era berean, hirugarrengoen aurrean erantzungo du haien eskubideengan eragin dezakeen urraketengatik.

ERABILTZEKO BAIMENA ETA EDUKIEN GAINEKO ESKUBIDE ERRESERBATUAK

EUSKOMEDIA da webgune honetako edukien eta izenaren jabetza intelektualeko eskubideen titularra, baita webgunean kokatutako domeinuaren, irudien, grafikoen, testuen eta bestelako edukien titularra ere. Aipatutako elementu horiek guztiak babestuak daude bai nazio mailan eta bai nazioarte mailan indarrean diren jabetza intelektualeko legeen bidez. Titularrak beretzat hartzen du eduki horien gaineko ustiatze-eskubidea.

Era berean, euren legezko jabeenak izango dira webgunean espresuki hala adierazten diren irudiak, edukiak, markak, izen komertzialak eta jabego intelektualeko eta industrialeko beste eskubideak. EUSKOMEDIA ez da erantzule egiten bere webgunean kokatutako besteren edukiez; eduki horien legezkotasunaz, egiazkotasunaz edo osotasunaz; adierazitako irizpideez edo iritziez; ezta erabiltzaileek edo bezeroek jabetza intelektualeko legediak babesturiko elementuekin egin ditzaketen okerreko erabilpenez edo arau-hausteez.

EUSKOMEDIA da eskaintzen dituen zerbitzu guztien diseinuarekin eta edukiekin lotutako marka komertzial, zerbitzu eta patenteen gaineko eskubide guztien jabea. Baldintza hauek ez dira baimen bat bezeroarentzat, eskubide horiek bestelako helburuarekin erabili ditzan. Hala, beraz, bezeroak onartzen du enpresak eskainitako edukiak babestuak daudela jabetza intelektualeko eta industrialeko legediaren bidez Kontratazioko baldintza orokor hauetan jasotzen da edukiak erabili ahal izateko baimena, bai irudi formatuan, bai soinu edo ahots formatuan. Webguneko titularrak beretzat hartzen ditu honako eskubideak: erreproduzitzekoa, zabaltzekoa, publikoki komunikatzekoa (komunikazio sareetan eskueran jartzekoa barne) eta eraldatzekoa (webguneko edukien itzulpena barne). Galarazita dago eduki horiek titularraren baimenik gabe erabiltzea. Era berean, webgune honetan edo honi atxikitako atariren batean dauden besteren edukiak erabili ahal izateak ez dakar berekin euren legezko titularren jabetza intelektualeko eskubideen uztea. Eurek eman beharko dute espresuki eta idatziz eurei dagokien jabetza intelektualeko edozein eskubide. Titularrek soilik erabiltzeko baimen bat ematen dute, erabiltzailearen mesedetan, kontratatutako helbururako, modu ez esklusiboan, soilik bezeroak eta ez beste inork erabiltzeko; baimen hori, halaber, baimen bereko eta atxikitako agirietako klausuletan zehazten diren erabilpenerako edo helbururako, eperako, neurrirako, tirada edo ale-kopururako eta lurralde esparrurako da. Hitzarmen honek lagapen bat arautzen du eta ez salmenta bat. Beraz, titularrak gordetzen ditu irudien gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak.

Bezeroak konpromisoa hartzen du ez dituela eduki horiek erreproduzituko eta banatuko, eta ez duela obra berri bat sortuko eduki horietatik abiatuz, aurrez baimenik eskatu gabe.

ESTEKAK HIRUGARRENGOEN TOKIETARA

Baimena ematen zaio edozein pertsona fisiko edo juridikori www.3dgitiala.com webgunearen orrialde nagusiarekin edo homepage delakoarekin loturak edo estekak ezartzeko. Baimen honek, ordea, ez dakar berekin esteka eskaintzen duten webguneen onespenik edo publizitate-babesik. EUSKOMEDIA, halaber, ez da erantzule egingo harekin lotutako webguneetan agertzen diren edukiez edo atxikitako webgune horien barruan dauden loturez.

Erabat debekatuta dago markoak edo frame-ak sortzea, edo aipatutako webgunea itxuraldatu dezakeen beste edozein prozesu.

ERANTZUKIZUNAREN MUGATZEA

EUSKOMEDIAK ez du bere webgunea uneoro operatibo egongo den bermerik eskaintzen, eta ez du bermatzen, besterik adierazi ezean, haren ataletan bildutako eduki guztiak unean-unean eguneratuak egongo direnik eta fidagarriak izango direnik.

EUSKOMEDIAK ez dauka zertan haren edukiak lantzen dituzten egileen eta kolaboratzaileen iritziekin bat etorri.

EUSKOMEDIA ez da erantzule egiten webgunearen eta bertako edukien erabilpenetik erator daitezkeen kalte zuzen edo zeharkakoez, horien artean sistema informatikoei eragindako kalteak eta birusen sarrerak.

Aurrekoa kaltetu gabe, EUSKOMEDIA ez da atariaren operatibotasunean, funtzionamenduan edo sarbidean, ­ezta webguneko zerbitzu eta/edo edukietan gerta daitezkeen akats edo atzerapenen erantzule izango. Eta naturako hondamendien eraginez edo ezinbesteko egoeretan edo larritasun handikoetan (hala nola grebak, erasoak edo informatikako sartze bidegabeak edo ezinbesteko beste edozein egoera) gertatutako matxuren ondorioz izan daitezkeen eten, esekitze edo funtzionamendu okerren erantzule ere ez da egingo EUSKOMEDIA.

BALIOGABETASUN PARTZIALA

Zerbitzuaren baldintza hauetako alderdiren bat zuzenbidearen kontrakoa balitz, eta, beraz, baliogabea, horrek ez die eragingo zuzenbidearekin bat datozen gainerako xedapenei. Aldeek konpromisoa hartzen dute baliogabetzat jotako zerbitzuaren baldintzak berriro negoziatzeko eta gainerako baldintzetara biltzeko.

ISILPEKOTASUNA - COOKIAK

EUSKOMEDIAK IP helbideak erregistratzen ditu (internetera konektatutako pertsona guztiek dute IP helbidea) barne helburuetarako bakarrik, sarbide-estatistiketarako, adibidez. EUSKOMEDIAK erabiltzen duen teknikak sarbide-estatistika gisa bakarrik gordetzen du erabiltzailearen IP helbidea. Cookie honetan ez da gordetzen datu sentiberarik, hala nola gako, e-mail helbide eta halakorik, baizik eta IP helbide bakarra erabiltzaile bakoitzarentzat. Beraz, EUSKOMEDIAK ez du bezeroen nabigatzeko ohiturei buruzko azterketarik egingo; hileroko sarbide-estatistikak landuko ditu, besterik gabe.

APLIKATZEKO LEGEDIA ETA AGINPIDEKO JURISDIKZIOA

Kontratazioko baldintza orokor hauek Espainiako legediaren arabera zuzentzen dira.

Bi aldeek onartzen dute kontratu honi eta berarengandik etorritako zuzenbide-harreman guztiei aplikatu beharreko legedia espainiarra dela, Kode Zibilaren 1262. artikuluak xedatutakoa betez, kode bereko aurretiazko tituluaren IV. Kapituluan xedatutakoaren harian.

EUSKOMEDIA eta bezeroa, egokitu lekizkiekeen beste edozein foro baztertuta, Donostiako epaitegi eta auzitegien eraginpean jartzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGO

Enpresak goran zehaztutako helbidean du egoitza soziala eta bulego iraunkorra. www.3digitala.com webgunearen legezko oharrean ?alde kontratugileen identifikazioari dagokionean? ere agertzen da helbidea. Enpresak bezeroaren eta atariaren erabiltzaileen eskueran jartzen ditu hainbat telefono eta helbide elektroniko.

Arren, edozein informazio osagarri, iradokizun edo proposamenetarako jarri gurekin harremanetan info@3digitala.com helbide elektronikoaren bidez edo bezero-arretarako 943 32 22 96 telefonoaren bidez.