erabiltzailea pasahitza
Français
English
Castellano

legezko oharra

LEGEZKO OHARRA KONTRATAZIOKO BALDINTZA OROKORRAK

Uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazioko Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan (aurrerantzean, LSSICE), zehaztutako betekizunen arabera, bezeroen eta erabiltzaileen esku jartzen da ondorengo informazioa:

www.3digitala.com WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

www.3digitala.com webguneak ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • edukiak ikusteko doaneko zerbitzuak, bai irudiak eta bai soinu eta/edo ahots artxiboak.
  • irudiak eta/edo soinua eskueran jartzeko zerbitzuak; prezioei eta erabiltzeko baimenei buruzko informazioa helbide honetan dago eskueran: www.3digitala.com/es/precios.php
  • Helbide honetatik zerbitzu-mota desberdinetara jo daiteke eta bakoitzaren tarifei eta edukiak erabiltzeko baimenei buruzko informazioa jaso. Prezio hauetan ez dago jasota zerbitzua eskaintzeagatik ezarri beharreko zerga.

Bezeroak edo erabiltzaileak konpromisoa hartzen du baldintza hauetan ezarritakoaren arabera erabiliko duela www.3digitala.com webgunea. Bezeroak edo erabiltzaileak webgunearen edo, hirugarrenekin harremanetan, bertatik eratorritako edozein zerbitzu edo edukiren erabilpen oker edo behar ez bezalakoa egiteagatik sor ditzakeen kalteen erantzulea bezeroa edo erabiltzailea izango dira bakarrik. Webgunearen titularra inolaz ere ez da kalte horien erantzule izango.

Titularrak beretzat hartzen du webguneko zerbitzu eta edukietara sartzen ez uzteko eskubidea, hala egitea egoki eta komenigarri ikusten duenean. Eta beretzat hartzen du, orobat, legezko ohar honetan xedatutakoa urratzen duen edozein erabiltzaileri zerbitzuetan sartzea debekatzeko eskubidea.

Titularrak behar bezala beteko du administrazioko eta epaitegietako agintariekin kolaboratzeko eginkizuna, LSSICE Legearen 11. artikuluan zehaztutakoaren arabera, eta ematera behartutako datuak eta informazioa eskainiko ditu. Gainerakoan, titularrak ezingo die bere bezeroen edo erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik edo informaziorik saldu, utzi, alokatu edota transmititu hirugarren pertsonei, www.3digitala.com webgunearen bidez eskainitako zerbitzu eta helburuekin loturarik ez duten hirugarrenei, alegia.

JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

www.3digitala.com webgunearen titularra, EUSKOMEDIA, da webgune honetako izenaren eta edukien jabetza intelektualeko eskubideen jabea, baita webgunean kokatutako domeinu, irudi, grafiko, testu eta bestelako edozein edukirena ere. Aipatutako elementu horiek guztiak babestuak daude bai nazio mailan eta bai nazioarte mailan indarrean diren jabetza intelektualeko legeen bidez. Titularrak beretzat hartzen du eduki horien gaineko ustiatze-eskubidea.

Era berean, euren legezko jabeenak izango dira webgunean espresuki hala adierazten diren irudiak, edukiak, markak, izen komertzialak eta jabego intelektualeko eta industrialeko beste eskubideak. www.3digitala.com webgunearen titularra ez da erantzule egiten bere webgunean kokatutako besteren edukiez; eduki horien legezkotasunaz, egiazkotasunaz edo osotasunaz; adierazitako irizpideez edo iritziez; ezta erabiltzaileek edo bezeroek jabetza intelektualeko legediak babesturiko elementuekin egin ditzaketen okerreko erabilpenez edo arau-hausteez.

Webguneko titularrak beretzat hartzen ditu honako eskubideak: erreproduzitzekoa, zabaltzekoa, publikoki komunikatzekoa (komunikazio sareetan eskueran jartzekoa barne) eta eraldatzekoa (webguneko edukien itzulpena barne). Galarazita dago eduki horiek titularraren baimenik gabe eskuratzea eta erabiltzea. Era berean, webgune honetan edo honi atxikitako atariren batean dauden besteren edukiak erabili ahal izateak ez dakar berekin euren legezko titularren jabetza intelektualeko eskubideen uztea. Eurek eman beharko dute espresuki eta idatziz eurei dagokien jabetza intelektualeko edozein eskubide.

Titularrak webgunea osatzen duten edukiak eta elementuak aldatu ahal izango ditu, baita egiturak eta iturburu-kodea ere, aurrez/n jakinarazteko beharrik gabe, egokitzat jotzen duenean zerbitzuak behar bezala eskaintzeko.

Titularrak baimena ematen du www.3digitala.com webgunera estekak edo loturak ezartzeko, orrialde nagusirako (homepage) lotura sinpleak badira, betiere. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, titularrak kontratu bidezko harremana duenik lotura egiten duen webguneko titularrarekin, ezta lotura egin duen orrialdeak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.

DATU PERTSONALEN BABESA.

Datu pertsonalak babesteko legedian xedatutakoaren arabera, orrialdearen titularrak hartu ditu abenduaren 13ko 1/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean, LOPD) eta haren garapeneko arauetan exijitutako neurriak eta segurtasun-mailak datu pertsonalak babesteko. za www.3digitala.com webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak modu automatizatuan tratatzen dira eta fitxategi batean sartzen. EUSKOMEDIA bera da fitxategiaren titularra eta arduraduna, eta, tratatu ere, berak tratatzen du fitxategia.

Irudiak eskueran jartzeko eremuan dagoen formularioa betetzeak, edo informazioa eskatzeko mezu elektronikoen bidalketan edo bestelako komunikazioetan dagoen formularioa betetzeak berekin dakar erabiltzailearen baimena izaera pertsonaleko datu horiek fitxategi automatizatuan sartzeko eta tratatzeko. Tratatu, honako helburuetarako tratatu daitezke: datu pertsonalen kudeaketa administratiboa eta komertziala, bezeroen kudeaketa eta eskainitako zerbitzuen eta produktuen gaineko zerga-kudeaketa.

Bezeroak edo erabiltzaileak datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezeztatzeko edo datuen aurka egiteko eskubidea erabili dezake LOPD Legeak ezarritakoaren arabera. Horretarako, info@3digitala.com helbide elektronikora jo dezake edo ohiko posta bidez ondorengo helbidera: EUSKOMEDIA, Astesuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa).

Aipatutako fitxategia Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean erregistratuta dago. Hara jo dezake erabiltzaileak bertan jasota dauden izaera pertsonaleko datuen egoera zertan den ikusteko.

ERANTZUKIZUNA

Titularrak ez du www.3digitala.com webgunea uneoro operatibo egongo den inolako bermerik eskaintzen, ezta eduki guztiak uneoro eskueran izango direnik ere. Titularra ez da webgunearen eta bertan eskainitako zerbitzu nahiz edukien operatibotasunean, funtzionamenduan edo sarbidean gerta daitezkeen akats edo atzerapenen erantzule egingo. Eta ezinbesteko edo larritasun handiko egoeren, greben, informatikako eraso edo sartze bidegabeen edo bestelako edozein ezustekoren eraginez gertatutako matxuren ondorioz izan daitezkeen eten, esekitze edo funtzionamendu okerren erantzule ere ez da egingo titularra.

APLIKATZEKO LEGEDIA ETA AGINPIDEKO JURISDIKZIOA

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean den Informazioko Gizartearen eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzu Legeak arautzen ditu. EUSKOMEDIAK eta bezeroak eta/edo erabiltzaileak, egokitu lekizkiekeen beste edozein foro baztertuta, Donostiako epaitegi eta auzitegien eraginpean jartzen dituzte erabiltzeko baimen hauen aplikazio, interpretazio eta/edo onarpenaren inguruan sor daitezkeen balizko desadostasunak.

INFORMAZIO GEHIAGO

EUSKOMEDIA titularraren egoitza sozialaren eta bulego iraunkorraren helbidea honakoa da: Astesuain, 14 (Txikierdi), 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Informazio osagarririk eskatzeko, edo iradokizunak eta proposamenak egiteko bezero-arretarako 943 32 22 96 telefonoaren bidez edo info@3digitala.com helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke harremanetan.